(Traducción al castellano en comentarios)Bai, azkenean heldu da bloga uzteko momentua.
Agurra euskaraz egin nahi izan dut, aurten hizkuntza honetan ezer idatzi ez dudalako eta deuda morala nuelako neure buruarekin.
Niretzat ere, urtea izugarria izan da, garaipenak sarritan izaten direnean errazago idazten da. Iaz baino gehiago idatzi dut eta hori ez da nire irudimenari esker bakarrik izan, jasotako laguntzagatik baizik. Beti bezala eskertu nahi dizuet lagundu didazuen guztioi, bai argazkiekin, bai ideiak emanda... eta batez ere eskertu nahi dizuet irakurri didazuenei, zuek gabe blogak ez lukeelako izango zentzu handirik.
Iaz esan nuenenez, agurrak ez dira nire gustukoak, beraz, ez naiz luzatuko. Hori bai, datorren urtean zuekin jarraitzea espero dut, eta iaz bezalaxe Mundialean ateratako argazki batekin agur esango dut, badakizue.....se apagan las luces.












